Itxi

Beste kirolak

Golfa

Yannik Paulek irabazi du Mallorcako Irekia; Adrian Otaegui, lehen postuetatik urrun

EITB Media

Alemaniarra nagusitu da amaiera zirraragarria izan duen txapelketan, 269 kolpeko txartelarekin. Otaeguik ezin izan du egon garaipena lortzeko lehian.

  • Adrián Otaegui

    Adrián Otaegui, Mallorcako Irekian. Argazkia: EFE

Yannik Paulek irabazi du Mallorcako Irekia igande honetan (urriak 23). Alemaniarrak debut ezin hobea egin du Europako Zirkuituan (DP World Tour). Bestalde, Adrian Otaegui donostiarrak 47. amaitu du.

Amaiera zirraragarria izan du txapelketak. Berdinketa hausteko beste zulo bat jokatu beharko zutela ematen zuenean Paulek 'birdie' batekin bukatu du azken eguneko ibilbidea eta garaipena bereganatu du.

Ezustekoa emanda nagusitu da Paul Mallorcan. Bigarren postuan berdinduta, irabazlearekiko kolpe bakarrera (270) geratu dira Nicolai von Dellingshausen eta Paul Waring.

Adrian Otaeguik ez du aukerarik izan garaipenaren borrokan egoteko eta 47. izan da 280 kolpeko txartelarekin.