Itxi

Beste kirolak

LEHNENGO EKITALDIA

Oihana Kortazar, Espainiako txapeldun etapakako mendi lasterketetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lehen aldia da Mendi Kirolen eta Eskaladako Espainiako Federazioak etapakako modalitatea indarrean jartzen duena, eta, beraz, Elgetako korrikalariak bereganatu du estreinako titulua.

  • Oihana Kortazar lasterketako bigarren etapan helmugaratzen

    Oihana Kortazar lasterketako bigarren etapan helmugaratzen

Oihana Kortazar korrikalari gipuzkoarrak etapakako mendi lasterketen Espainiako txapelketa irabazi zuen igande honetan, Zamorako probintzian egin den Ibereólica Ultra Sanabria Caja Rural lasterketarekin batera jokatu dena.

Lehen aldia da Mendi Kirolen eta Eskaladako Espainiako Federazioak etapakako modalitatea barne hartzen duena, eta horien artean Espainiako mendi lasterketen txapelketa jokatzen da. Hartara, Kortazarrek espezialitate horretako emakumezkoen palmaresa inauguratu du. Gizonezkoetan, Miguel Angel Heras Salamancako korrikalariak eraman zuen garaikurra.

Elgetarrak eta salamancarrak Ultra Ibereólica Sanabria Caja Ruralen seigarren edizioa irabazi zuten, Zamorako probintziako Sanabria Aintzirako parke naturaleko mendietan indartsuenak zirela erakutsi zuten hiru jardunaldiren ondoren.

Kortazarrek ez zuen aurkaririk izan hirugarren urtez jarraian. Lehia handiagoa izan zen bigarren eta hirugarren postuak eskuratzeko, Henar Perez eta Belen Perezen artean.

Hiru egunez jarraian jokatu zen lasterketan 110 kilometro inguru egin ziren guztira, 6.000 metroko desnibel positiboa gaindituta.