Beste kirolak
GARAIPENETIK URRUN
Carlota Ciganda, hamazortzigarren New Yorken
EITB MEDIA
Nafarrak -1eko txartelarekin bukatu du Lexy Thompson estatubatuarrak eskuratu duen txapelketan.
-
Carlota Ciganda. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Carlota Cigandak hamazortzigarren postuan bukatu du New Yorkeko Aramco Team Series txapelketan. Nafarra par azpitik kolpe bateko txartelarekin, Lexy Thompson (-11) irabazlearengandik 10 kolpera geratu da.
Thompsonek lidertzan ekin dio azken jardunaldiari, laugarren izan den Nelly Kordarekiko kolpe bakarreko abantailarekin. Bukaeran, txapeldunak sei birdie eta hiru bogeyko itzulia egin du; eguna, garaipena eman dion -3ko emaitzarekin bukatuta.
Brooks M. Henderson kanadiarrak eta Madelene Sagstrom suediarrak berdinduta bukatu dute bigarren postuan (-8), garailearengandik hiru kolpera.