Beste kirolak
Azaroaren 12an, Casillan
Fouad el Massoudi izango da Kerman Lejarragaren aurkaria azaroan Bilbon egingo den borrokaldian
EITB Media
Boxeolari bizkaitarra eta frantziarra nor baino nor ariko dira azaroaren 12an Bilboko Casilla pabiloian.
-
Kerman Lejarraga, boxeolaria. Argazkia: EFE
Fouad el Massoudi izango da Kerman Lejarragaren aurkaria superwelter mailan azaroaren 12an Bilboko Casilla pabilioian egingo den borrokaldian, Euskobox enpresak jakinarazi duenez.
El Massoudik 34 urte dauzka, Frantziako txapelduna izandakoa da, eta Europako gerrikoa bereganatzeko hautagaia izan zen 2019an; hala ere, galdu egin zuen Sergio Garciaren aurka Torrelavegan.
Lejarraga Brightonetik (Ingalaterra) iritsi berria da. Bertan ibili da azaroaren 12ko borrokaldia prestatzen pisu ertaineko Ingalaterrako txapelduna den Chris Euban Juniorrekin.
Bi mailatan (welter eta superwelter) Europako txapeldun izandako 'Morgako errebolberra' Bilboko pabiloi ospetsura itzuliko da, James Metcalf ingelesaren aurka duela hiru urte estreinatutako kategorian lehen porrota jaso eta bost hilabetera, hain justu.
Bilboko borrokaldi horretan, Andoni El Macho Gago boxeolari bilbotarra ere arituko da oraindik argitzeke dagoen aurkari baten kontra.