Beste kirolak
Gimnasia erritmikoa
Salma Solaunek brontzea errepikatu du bost uztaiko finalean
I. G. | EITB Media
Solaun Ines Bergua, Mireia Martinez, Ana Arnau, Valeria Marquez eta Patricia Perezek osatzen duten talde espainiarreko kidea da, ostiralean ere brontzezko domina irabazi zutenak.
-
Espainiako taldeko kideak. Argazkia: EFE
Salma Solaun gimnasta gasteiztarrak brontzezko domina errepikatu du igande honetan Sofian (Bulgaria) egiten ari diren Munduko Gimnastika Erritmikoko Txapelketako bost uztaietako finalean. Gainera, ondoren, bosgarren postua lortu du ariketa mistoan, hiru zinta eta bi pilotarekin.
Solaun Ines Bergua, Mireia Martinez, Ana Arnau, Valeria Marquez eta Patricia Perezek osatzen duten talde espainiarreko kidea da, ostiralean ere brontzezko domina irabazi zutenak.
Italiak, lehen postuarekin, 34,950eko nota lortu du, Israelek 34,050ekoa eta Espainiak 33,800ekoa.