Beste kirolak
Gimnasiako Mundiala
Salma Solaunek brontzezko domina bereganatu du gimnasia erritmikoko Munduko Txapelketako taldekako proban
EITB Media
Gasteizko gimnastak hirugarren amaitu du Espainiako selekzioarekin egin duen taldekako proba. Brontzezko dominaz gain, Espainiak 2024ko Pariseko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du.
-
Salma Solaun eta Espainiako selekzioko taldekideak, brontzezko dominarekin. Argazkia: @RFEGimnasia
Salma Solaun gasteiztarrak brontzezko domina bereganatu du Sofiako (Bulgaria) gimnasia erritmikoko Munduko Txapelketan. Espainiako selekzioarekin hirugarren izan da taldekako proban.
Solaunek Espainiaren taldea osatu du Ines Bergua, Mireia Martinez, Ana Arnau, Valeria Marquez eta Patricia Perez gimnastekin batera, eta hirugarren postuan amaituta Espainiak 2024ko Pariseko Olinpiar Jokoetarako txartela lortu du.
Bulgariak (66.600) urrezko domina eskuratu du, eta Israelek (64.650) zilarrezkoa. Espainiak (63.200) osatu du podiuma, brontzea zintzilikatuta.