Itxi

Beste kirolak

SURF EGOKITUA

Aitor Francesena surflariak Munduko zirkuitua bereganatu du, AEBko Irekia irabazita

BASQUE TEAM | EITB MEDIA

Ameriketako Estatu Batuetako Surf Egokituko Irekiaren bosgarren edizioa irailaren 8tik 11ra jokatu da, Oceanside Pierren (Kalifornia), eta Francesena itsuen kategorian gailendu da.

  • Aitor Francesena.

    Aitor Francesena. Argazkia: Basque Team

Aitor Francesena Zarauzko surflariak Adaptive Surfing Professionals World Championship Tour txapelketa bereganatu du, hots, 16 herrialdetako 90 surflari baino gehiago biltzen dituen surf egokituko Munduko zirkuitu berria, asteburu honetan AEBko irekia irabazi ostean.

Aipatutako garaipenak eta beste emaitza batzuek, Waikikin (Hawaii) lortutako bigarren postua kasu, munduko garaikurra bereganatzea ekarri diote.

Ameriketako Estatu Batuetako Surf Egokituko Irekiaren bosgarren edizioa irailaren 8tik 11ra jokatu da, Oceanside Pierren (Kalifornia). Txapelketa horrek une historiko bat izan da surf egokitu profesionalean. Izan ere, 2022ko AASPeko munduko txapeldunak zein diren zehaztu dira, bederatzi mailatan banatuta, eta, besteak beste, 30.000 dolar baino gehiagoko diru-sariak ema dituzte. Gertaera hori aurrerapauso garrantzitsua izan da kirol horren profesionalizazioan. Hala, Francesena itsuen kategorian gailendu da, eta, bide batez, munduko zirkuituko titulua bereganatu du.