Itxi

Beste kirolak

US OPEN

Carlos Alcarazek eta Casper Ruudek jokatuko dute US Openeko final handia

EITB MEDIA

Bi tenislariek euren kirol ibilbideko Grand Slameko lehen titulua lortu nahi dute igande honetan; gainera, ATP sailkapeneko munduko lehen postua egongo da jokoan New Yorken.

  • Carlos Alcaraz

    Carlos Alcaraz. Argazkia: EFE

Carlos Alcarazek eta Casper Ruudek jokatuko dute Estatu Batuetako Irekiko (US Open) finala. Igande honetan lehenengoz Grand Slameko txapelketa bat irabatzeko aukera izateaz gain, ATP sailkapeneko lehen postua egongo da jokoan.

Finalaurrekoetan, Alcaraz jokalari espainiarak Frances Tiafoe estatubatuarra gainditu du bost setetan (6-7, 6-3, 6-1, 6-7 eta 6-3). Ruudek, aldiz, Karen Khachanov errusiarra hartu du mendean lau setetan (7-6, 6-2, 5-7 eta 6-2).

Ruudek badaki zer den Grand Slameko final batean aritzea, Roland Garroseko aurtengo finala jokatu baitu; Nadalen aurka galdu zuen. Alcarazek, bestalde, bere debuta izango du maila honetako txapelketa bateko finalean. Bien arteko norgehiagoketan, Alcaraz eta Ruud birritan lehiatu dira elkarren aruka, eta bietan espainiarra izan da garaile.