Beste kirolak
Piraguismoa
Olatz Arregui donostiarrak brontzea irabazi du muturreko eslalomean
I. G. | EITB MEDIA
Arreguik zortzigarren postuan bukatu du sailkapen nagusian, eta Miren Lazkano, finalerdietan kanpoan geratu dena, seigarren dago.
-
Olatz Arregui. Argazkia: @BATbasqueteam
Olatz Arregui donostiarrak brontzezko domina irabazi du asteburu honetan La Seu d'Urgellen (Lleida) jokatu den piraguismoko Munduko Kopako finaleko muturreko eslalom proban.
Arreguik lan bikaina egin du final-laurdenetako proba irabazita, Maialen Chourraut olinpiar domina hirukoitza laugarren izan da, eta bigarren izan da finalerdian Eva Tercelj esloveniarraren atzetik.
Finalean, Mallory Franklin britainiarrak lortu du garaipena, Tereza Fiserova txekiarraren aurretik. Zilarra Elena Lilik alemaniarrarentzat izan da, goizean C-1ean finalista izan dena.
Arreguik zortzigarren postuan bukatu du sailkapen nagusian, eta Miren Lazkano, finalerdietan kanpoan geratu dena, seigarren dago.