Itxi

Beste kirolak

TENISA

Djokovicek ez du AEBetako Irekia jokatuko, txertoa hartzeari uko egiteagatik

I. G. | EITB MEDIA

Djokovicek ezin izan du 2022ko bira amerikarra jokatu, txertoa hartzeari uko egin diolako. Australiako azken Irekia ere ezin izan zuen jokatu arrazoi beragatik.

  • Novak Djokovic

    Novak Djokovic. Argazkia: EFE

Novak Djokovic serbiarrak ostegun honetan iragarri du ez duela Amerikako Estatu Batuetako Irekian parte hartuko, koronabirusaren aurkako txertoaren baldintza betetzen ez duelako.

Djokovicek, New Yorken hiru aldiz txapeldun eta iaz finalista izan zenak, ezin izan du 2022ko bira amerikarra jokatu, txertoa hartzeari uko egin diolako.

Serbiarrak 21 'handi' irabazi ditu, eta ezin izan du Australiako azken Irekia jokatu arrazoi beragatik.

Estatu Batuetako araudiek aurreikusten dutenez, estatubatuarrak ez diren eta herrialdean bizi ez diren herritarrek txertaketa-probak aurkeztu behar dituzte immigrazio-kontrola pasatzean, eta Djokovicek azken unera arte itxaron du, Gobernuak murrizketa horiek aldatzeko.

Hala ere, taula nagusia zozketatzeko ordu gutxi falta zirenean, serbiarrak denboraldiko bigarren 'handi'ari uko egin dio. Aurten Roland Garros eta Wimbledon txapelketetan bakarrik parte hartu ahal izan du.