Itxi

Beste kirolak

GOLFA

Rahm, zortzigarren Patrick Cantlayk irabazi duen BMW Championship txapelketan

A. A. | EITB MEDIA

Barrikakoak FedExCupeko 11. postuan ekingo dio asteburu honetan jokatuko den Tour Championship txapelketan, hau da, parraz azpitik 3 kolperekin hasiko da lehiatzen, Scottie Schefflerrengandik zazpi kolpera, alegia.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm. Artxiboko argazkia: EFE

Patrick Cantlay estatubatuarrak irabazi zuen asteburuan jokatu zen BMW Championship txapelketa Wilmingtonen (Delaware, AEB). Bigarren aldiz jarraian da txapelketa hori bereganatzen duena. Parretik behera 14 kolpe eginez nagusitu zen, Scott Stallings herrikideari kolpe bakarreko abantaila aterata.

Cantlay garaile atera zen lau txanda sendo jokatu ondoren, beti parraz azpitik (68, 68, 65 eta 69), 71 kolpeko ibilbidean.

Stallingsek 269 kolperekin amaitu zuen (hamahiru parraz azpitik), eta bigarren izan zen, Xander Schauffele eta Scottie Schefflerren aurretik (biak -11rekin).

Bere aldetik, Jon Rahm bizkaitarrak zortzigarren postuan bukatu zuen (-9), beste lau golflarirekin berdinduta.

Rahmek ez zion lehiari ondo ekin ostegunean; 73 kolpe behar izan baitzuen ibilbidea betetzeko (+2). Hurrengo bi egunetan, bere jarduera asko hobeto zuzendu zuen, 70, 65 eta 67 kolpeko txandak kateatu baitzituen, baina ez zen nahikoa izan garaipenaren lehian murgiltzeko.

Hamaikagarrena FedEX Cup txapelketan

Barrikakoak Tour Championship txapelketan parte hartuko du asteburu honetan, PGA Tour zirkuitoko denboraldia itxiko duen torneoan, alegia. Eta bizkaitarrak FedExCupeko 11. postuan ekingo dio lehiari, hots, parraz azpitik 3 kolperekin, FedExCupeko play-off-ak lehen tokian amaitu dituen Scottie Schefflerrengandik zazpi kolpera, alegia.

 

Honako hauek dira Tour Championship torneora sailkatu diren 30 golf jokalariak:

(-10) - Scottie Scheffler

(-8) - Patrick Cantlay

(-7) - Will Zalatoris

(-6) - Xander Schauffele

(-5) - Sam Burns

(-4) - Cameron Smith, Rory McIlroy, Tony Finau, Sepp Straka y Sungjae Im.

(-3) - Jon Rahm, Scott Stallings, Justin Thomas, Cameron Young y Matt Fitzpatrick.

(-2) - Max Homa, Hideki Matsuyama, Jordan Spieth, Joaquin Niemann y Viktor Hovland.

(-1) - Collin Morikawa, Billy Horschel, Tom Hoge, Corey Conners eta Brian Harman.

(Parraren azpian) - K.H. Lee, J.T. Poston, Sahith Theegala, Adam Scott eta Aaron Wise.

 

Seigarren munduko sailkapenean

Emaitza honekin, Barrikakoa golfeko munduko sailkapeneko seigarren postura itzuli da, Xander Schauffele estatubatuarrak gainditu baitu berriro.