Beste kirolak
Munich 2022
Iñigo Peñak zilarrezko domina lortu du taldekako 1.000 metroko K4 proban
EITB Media
Zumaiakoak taldea osatu du Cubelos, Rodriguez eta Vazquez palistekin, lasterketa bigarren amaituta. Alemaniak lortu du garaipena, eta Hungaria izan da hirugarren.
Iñigo Peñak zilarrezko domina lortu du Europako Txapelketako 1.000 metroko K4 proban. Zumaiakoak taldea osatu du Francisco Cubelos, Rio Rodriguez eta Pedro Vazquez palistekin, eta bigarren izan dira finalean.
Alemaniak lortu du garaipena, finalean hasieratik amaieraraino jaun eta jabe izanda. Iñigo Peña eta haren taldekideek zenbait unetan estutu dute alemaniarren taldea, baina horiek bikain kudeatu dute hasieran lortutako errenta, eta garaipenak ez die ihes egin.
Alemaniarrek 2.53.174ko markarekin irabazi dute finala, eta Espainiako selekzioa bigarren izan da, 2.53.174ko markarekin. Hirugarren amaitu du Hungariak (2:55.748), brontzezko domina bereganatuta.