Itxi

Beste kirolak

Munich 2022

Virginia Diazek Europako Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du

EITB Media

Basque Teameko arraunlaria hirugarren izan da single scull modalitateko sailkatze proban eta finalerdietan izango da.

  • Virginia Diaz

    Virginia Diaz, Basque Teameko arraunlaria. Argazkia: EITB Media

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak Municheko Europako Txapelketako single scull modalitateko finalerdietarako txartela lortu du ostegun honetan (abuztuak 11) parte hartu duen sailkatze faseko bere txandan hirugarren postua erdietsita.

Virginia hirugarren izan da 8:56.36ko markarekin, lehen postuan amaitu duen Magdalena Lobnigekiko 13.53ra eta bigarren izan den Desislava Angelovarekiko 4.80ra. Getxokoak adierazi duenez, lehen kaletik aritzeak ez dio mesederik egin. Hala ere, finalerdietara sailkatzea lortu du.