Beste kirolak
Laugarren 'Major' txapelketa
Carlota Ciganda, hirugarren Evian txapelketan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Golfari nafarrak lehen posturako borrokari eutsi zion azken egunera arte. 67 kolpeko hiru txanda eta 68ko bat sinatu zituen.
-
Carlota Ciganda. Argazkia: EFE.
Carlota Ciganda hirugarren izan da Frantzian jokatu den Evian maiorrean. Nafarra, txapelketan bikain aritu ondoren, irabazlearengandik, Brooke Mackenzie Hendersonengandik, 2 kolpera geratu da.
Ciganda, 269 kolperekin (-15), berdinduta geratu da hirugarren postuan beste bost golf-jokalarirekin.
Iruindarrak hiru jardunaldi jarraian sinatu zituen 67 (4 parraz azpitik) kolperekin, eta, azken egunean, 68 (3 parraz azpitik) kolperekin amaitu zuen lehiaketa.