Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Beste kirolak

GOLFA

Cameron Smith australiarrak irabazi du Erresuma Batuko Irekiaren 150. edizioa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jon Rahm bizkaitarrak hogeita hamalaugarren postuan bukatu zuen (-7), goiko postuetatik urrun.

  • Cameron Smith, con el trofeo conocido como la "Jarra de Clarete"

    Cameron Smith, con el trofeo conocido como la "Jarra de Clarete". Foto: EFE

Cameron Smith golflari australiarrak Erresuma Batuko Irekia irabazi zuen igandean, denboraldiko azken Grand Slam edota txapelketa handia, eta bere palmareseko lehena, hain zuzen ere. Erabateko erakustaldia eman zuen Smithek azken jardunaldian, parraz azpitik 8 kolpe erdietsita, guztira -20ko emaitza ezartzeko.

Jon Rahm bizkaitarrak, berriz, hogeita hamalaugarren postuan bukatu zuen (-7), ohorezko postuetatik aldenduta.

Saint Andrewseko golf-zelai zaharrak 150. urteurren zirraragarria izan zuen. Izan ere, txapelketa ibilbideko azken zuloan erabaki zen, eta, gainera, Smithek egindako balentriaren testigu izan zen, australiarrak Viktor Hovland norvegiarrarengandik eta Rory McIlroy iparrirlandarrarengandik lau kolpera ekin baitzion azken ibilbideari.

Hala ere, 64 kolpeko txartel bikain batekin -20ra iritsi, eta txapelketa bereganatzea lortu zuen, putterrarekin egindako lan bikainari esker, beste behin ere. Bigarren Cameron Young estatubatuarra izan zen (-19) eta hirugarren McIlroy (-18).

 Smith, munduko sailkapeneko bigarrena; Rahm, bosgarren

Erresuma Batuko Irekian lortutako garaipenaren ondoren, Cameron Smith bigarren tokian kokatu da golfeko munduko sailkapenean, Scottie Scheffler estatubatuarraren atzetik. Rahm, berriz, bosgarren postura jaitsi da.

Smithen aipatu arrakasta dela medio, sailkapeneko seigarren tokitik bigarrenera igo da (9,03 puntu) Schefflerren 10,59 puntuetatik gero eta gertuago.

jon rahm erresuma batuko irekian lehian argazkia:efe

Jon Rahm, Erresuma Batuko Irekian lehian. Argazkia: EFE