Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Nadalek Wimbledoneko finalerdietako partida ez jokatzea erabaki du

EITB Media

Rafael Nadalek agur esan dio Ingalaterrako Grand Slamari sabelaldean duen 7 milimetroko hausturaren eraginez. Ondorioz, finalerdietan aurkari izan behar zuen Kyrgios zuzenean sailkatu da finalera.

  • Rafael Nadal

    Rafael Nadal, Wimbledonen jokatutako partida bat amaituta. Argazkia: EFE

Rafael Nadalek agur esan dio Wimbledoni. Mallorcako tenislariak adierazi du ez duela Ingalaterrako Grand Slameko finalerdietako partida jokatuko uztailaren 8an, ostiralean.

Nadalek sabelaldean arazoak izan zituen Fritzen aurkako final-laurdenetako neurketan; aldageletara joan behar izan zen minaren eraginez, baina kantxara bueltatu eta garaipena lortu zuen, bosgarren seteko tie-breakean.

Ostegun honetan (uztailak 7), Kyrgiosen aurkako finalerdietako norgehiagokaren bezperan, frogak egin dizkiote, eta medikuek argitu dute Nadalek 7 milimetroko haustura duela sabelaldean.

Nadalek prentsaurrekoan eman du lesioaren berri, eta baieztatu du finalerdiak ez dituela jokatuko.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
31 Zuzenean 10:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 20. etapa
31 17:40 - 20:00 PILOTA | Bizkaia Torneoa
31 18:00 - 20:30 ESKUBALOIA | Guerreras Iberdrola Ligako finala (2. partida): Elx vs Bera Bera
01 23:05 - 01:35 ZESTA-PUNTA | Donostiako Grand Slameko finalak

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…