Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Muguruzak agur esan dio Wimbledoni lehen kanporaketako partida galduta

EITB Media

Garbiñe Muguruzak galdu egin du Greetje Minnenen aurka (6-4 eta 6-0) Britainia Handiko Grand Slamean jokatu duen partida.

  • Garbiñe Muguruza

    Garbiñe Muguruza, 2022ko Wimbledonetik kanporatuta geratu ostean. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruza Wimbledonetik at geratu da asteazken honetan (ekainak 29), lehen kanporaketan Greetje Minnenen aurka galdu ostean, 6-4 eta 6-0eko emaitzarekin. 2017ko Britainia Handiko Grand Slameko irabazleak ezin izan du estreinako kanporaketa gainditu.

Muguruzaren eta Minnenen arteko neurketa eten egin zen asteartean argi faltagatik. Lehen seta jokalari belgikarrak bereganatu zuen (6-4). Asteazkenean, bi jokalariek berriz ekin diote partidari, baina Garbiñe Muguruzak 18 minututan galdu du bigarren seta (6-0).