Itxi

Beste kirolak

TENISA

Swiatekek bere bigarren Roland Garrosa eskuratu du Gauff garaitu ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Poloniako tenislariak bi setetan (6-1 eta 6-3) irabazi dio ezinean ibili den Estatu Batuetako jokalariari, ezin izan baitio torneoan zehar erakutsitako mailari eutsi.

  • Iga Swiatek Roland Garroseko garaikurrarekin. Argazkia: EFE

    Iga Swiatek Roland Garroseko garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Poloniako Iga Swiatek, munduko lehenak, ez du errukirik izan Coco Gauff estatubatuarrarekin Roland Garroseko finalean eta bi setetan bereganatu du Frantziako hiriburuko tenis txapelketa bigarren aldiz (2020an izan zen lehena).

18 urterekin lehen aldiz Parisko txapelketa jokatu duen tenislaria bi setetan garaituz lortu du bere bigarren Roland Garrosa. 2020an izan zen lehena.

Swiatekek (21 urte bete berri) 6-1 eta 6-3 irabazi dio Gauffi (munduko sailkapeneko 23.a), ordu 1 eta 8 minututan. Horrenbestez, Barbora Krejcikova txekiarraren, joan zen urteko irabazlearen, lekukoa hartu du Parisko lur harrotuaren palmaresean.

Poloniarra sakearekin agintzen eta pista hondotik sendo aritu da. Horrez gain, Gauffen urduritasunek eragindako akatsak baliatu ditu eta azkenerako, aise garaitu du 18 urterekin lehen aldiz txapelketa handi bateko finala jokatu duen tenislaria.

Lehen seta irabazteko 34 minutu soilik behar izan ditu, joko bakarra galduz. Bigarren txandan, berriz, zaleek Gauff bultzatzen zutela, poloniarrak bere zerbitzua galdu du eta 2-0 behera jarri da. Dena den, azkar egin dio aurre eta 5-2ra heltzea lortu du garaipena bideratuta utzita. Estatubatuarraren eraso jokoari Varsoviakoak egin dio aurre, erresto irabazleekin (32) eta pistaren hondotik jotako kolpe gogorrekin.

Bide batez, WTAko rankingeko jokalari onenak, txapelketa osoan zehar garaiezina izan denak, final-zortzirenetan set bakar bat utzi ondoren, bere 35. garaipena kateatzea lortu du. Serena Williamsen marka gainditu du, nahiz eta Martina Navratilova garaitzeko bide luzea duen (74).

Iga Swiatek celebra la victoria sobre Gauff. Foto: EFE

Iga Swiatek Gauffi irabazi izana ospatzen du. Argazkia: EFE