Beste kirolak
EUROPAKO PIRAGUISMO TXAP.
Ander Elosegik brontzezko domina lortu du Europako Txapelketako taldekako C1 proban
BASQUE TEAM | EITB MEDIA
Irungo palistak banakako txapelketan egindako lanaren zapore garratza gainditu du, eta nazioarteko bere zazpigarren domina irabazi du.
-
Ander Elosegi
Ander Elosegi piraguistak brontzezko domina eskuratu du C1 taldekako proban, Eslovakian, Liptovsky Mikulas kanalean, jokatzen ari den eslalon piraguismoko Europako Txapelketan.
De esta forma, el irundarra se ha resarcido de su actuación en la competición individual de esta mañana, en la que el palista de Basque Team no ha superado la ronda clasificatoria tras clasificarse en vigésimo lugar.
Horrela, irundarrak goizean banakako txapelketan egindako lanaren zapore garratza alde batera utzi ahal izan du; izan ere, 20. tokian amaitu du sailkapen txandan. Basque Teameko palistak ez du jardun ona izan 2016ko Europako Txapelketan podiumeko hirugarren tokira igo zen kanalean, baina arratsaldean brontzezko domina irabazi du C1 patruiletan, Eslovakian egindako lana zertxobait goxatuta.
Etxeko hirukotea zen faboritoetako bat podiumera igotzeko, baina gaur kale egin du. Irungo piraguistak, Miquel Trave eta Luis Fernandezkin batera, brontzezko presea lortu du 112.39 (+4.45) denbora eginez, Alemaniaren (107.94) eta Poloniaren (110.88) atzetik. Jaitsiera ona egin dute, eta 2. eta 12. ateetan soilik egin dituzte ukituak. Gaurkoa Elosegiren zazpigarren domina da nazioarte mailan.