Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Andoni Gagok KOz galdu du James Dickens ingelesaren aurkako borroka

EITB MEDIA

Otxakoagakoak bosgarren asaltora arte iraun du eta agur esan dio lehen mailako tituluen lehian sartzeko aukerari.

  • Andoni Gago

    Andoni Gago. Artxiboko irudia: EITB Media.

Andoni Gagok porrot mingarria jaso du ostiral honetan (25-5-4, 7 KO) James Duke (31-4, 15 KO) ingelesaren aurka Liverpool hiriko Echo Arenan izandako borrokan.

Borroka 10 asaltora jokatzekoa zen eta irabazleari kontinente eta mundu mailako borroketan parte hartzeko aukera ematen zion. Saria gozoa zen bientzat, biak galtzaile atera baitira azken aldian izandako lehietan.

Dickens hobeto atera zen, berak ezarri zuen erritmoa hasieratik, eta bizkaitarrak, aldiz, lanak izan zituen Liverpooleko ezkerraren erasoei eusteko.

Bosgarren asaltoan erabaki zen dena, aurreko lauretan Gago nahiko geldo ibili ostean. Dickens erasokor eta oldarkor agertu zen eta upper kolpe indartsu batekin lurrera bota zuen Otxarkoagako boxeolaria. Epaileak 10erainoko zenbaketa osoa egin zuen eta garaipena Dickensek eraman zuen.  

Gagok maila goreneko borroketara itzultzeko bidea zabaldu nahi zuen, baina Liverpoolen ez du bere maila eman. 36 urte ditu bizkaitarrak, eta palmares bikaina: Espainiako lau txapelketa eta Europako bi.