Beste kirolak
Golfa
Schefflerrek lehen postua kendu dio Jon Rahmi
Agentziak | EITB Media
Jokatutako azken bost txapelketatik hiru irabazi ditu estatubatuarrak; Barrikakoak 36 aste eman ditu zerrendako buruan.
-
Scottie Scheffler estatubatuarra. Argazkia: EFE
Scottie Scheffler estatubatuarrak, egun forma onenean dagoen golf-jokalariak, munduko sailkapeneko lehen postua kendu dio Jon Rahm bizkaitarrari Augustako Masters txapelketaren atarian (apirilaren 7tik 10era jokatuko da).
Jokatutako azken bost txapelketatik hiru irabazi ditu Schefflerrek. Lehenengoa Phoenixeko Irekia izan zen, Arnold Palmer Invitational torneoa irabazi zuen gero, eta igandean amaitu den WGC-Match Play txapelketa irabazi du asteburuan, Austinen (Texas).
Azken emaitza horrek eta Rahm final-zortzirenetan kanporatua izateak lehen postura eraman du Scheffler.
Barrikakoak 36 aste eman ditu zerrendako buruan; Collin Morikawa, Viktor Hovland eta Patrick Cantlay jokalariek ere postu bat egin dute behera sailkapenean.
Dustin Johnson, berriz, TOP10era bueltatu da. Hiru postu egin ditu gora, eta zortzigarren kokatu da, Rory, Xander Schauffele eta Sam Burns aurreratu eta gero.
Jon Rahm