Itxi

Beste kirolak

SURFA

Nadia Erostarbek bigarren egin du Netanya Pro txapelketan

EITB Media

Surflari zarauztarra finalera heldu da baina azken seriean Teresa Bonvalot portugaldarrak gainditu du.

  • Nadia Erostarbe. Argazkia: Basque Team.

    Nadia Erostarbe. Argazkia: Basque Team.

Nadia Erostarbek txapelketa ona egin du Israelen, finalera iritsiz. Bakarrik Teresa Bonvalot surflari olinpikoak gainditu ahal izan du, lehen postua lortzeko. 

Lehen seriean, zarauztarra Maelys Joult frantziarra, Lucy Cambpell britaniarra eta Garazi Sanchez algortarraren aurka lehiatu da. Basque Teameko bi surflariak lehen postuetan geratu dira, eta koadroan aurrera egin dute. 

Final-hamaseirenetan, Francisca Veselko portugaldarra, Marion Philippe polinesiarra eta Juliette Lancome frantziarra gainditu ditu Erostarbek, final-laurdeneterako txartela lortzeko. Serie horretan, Garazi Sanchezen aurka lehiatu behar izan du berriz ere. Gipuzkoarrak 13.00 puntu lortu ditu, eta bizkaitarrak 10.16.  

Finalerdietan Francisca Veselkoren aurka nagusitu da eta azken faserako txartela lortu du. Finala Teresa Bonvalot surflari portugaldarrak irabazi du, denboraldiko lehen txapelketa nagusia poltsikoratuz.