Itxi

Beste kirolak

6-3 eta 6-1

Nadal, zortzigarrenez garaile Monakon Djokovici finala irabazita

Erredakzioa

Manacorreko tenislariak 6-3 eta 6-1eko emaitzarekin lortu du garaipena munduko bat zenbakiaren aurka.

  • Rafael Nadal Djokovicen aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia. EFE

Rafael Nadalek irabazi du Montecarloko Masters 1.000 txapelketa finalean Novak Djokovic serbiarrari 6-3 eta 6-1eko emaitzarekin irabazita. Munduko rankingeko lehen sailkatuari nahiko eroso irabazi dio Nadalek.

Manacorreko tenislariak zortzigarren aldiz irabazi du Monakoko txapelketa eta eta Djkovicen aurkako bolada txarra moztu du. Serbiarraren aurka jokatutako azken zazpi partidak galdu ehgin zituen Nadalek iaz. Espaniarra da Masters 1.000 txapelketa gehien irabazi dituena; 20 titulu lortu ditu eta horrenbestez, Roger Federer gainditu du.