Itxi

Beste kirolak

ESKUBALOIA

Bidasoa Irunek Mehdi Harbaoui atezaina fitxatu du

EITB MEDIA

Jokalari tunisiarrak hurrengo bi denboraldietan defendatuko du Irungo taldearen atea.

  • Mehdi Harbaouiren fitxaketaren aurkezpen argazkia.

    Mehdi Harbaoui. Argazkia: @CDBidasoaIrun

Bidasoa eskubaloi taldeak ostegun honetan jakinarazi duenez, Mehdi Harbaoui (Cannes, Frantzia) atezainarekin aurre-akordioa lortu du, eta jokalari tunisiarrak Irungo klubean jokatuko du datozen bi denboralditan.

Harbaoui (25 urte) une honetan bigarren denboraldia ari da betetzen Sélestat Alsace Handball taldean, eta 2021eko Egiptoko Munduko Txapelketan parte hartu zuen Tunisiako selekzioarekin Polonia, Brasil eta Espainiak osatzen zuten multzo berean.

Atezainak (1,96 metro, 92 kilo) Mougins Mouans-Sartouxen egin zuen debuta, eta handik Istresek fitxatu zuen. 2017an sinatu zuen lehen kontratu profesionala. 2020an Sélestat Alsace Handball taldeak fitxatu zuen.

Aipatutako lorpenez gain, gazte mailako munduko txapelduna izan zen Frantziako selekzioarekin 2015ean, eta junior mailako brontzea lortu zuen 2016ko Europako Txapelketan zein 2017ko Munduko Txapelketan.