Itxi

Beste kirolak

Golfa

Rahmek hamargarren postuan amaitu du Phoenixeko Irekian

EITB Media

Barrikakoak, nahiz eta txapelketa oso ona egin ez, hamar onenen artean bukatu du. Scottie Schefflerrek irabazi du txapelketa.

  • Jon Rahm, Phoenixeko Irekian. Argazkia: EFE

    Jon Rahm, Phoenixeko Irekian. Argazkia: EFE

Jon Rahmek Arizonako Phoenixeko Irekiko azken jardunaldian izan zuen egun onari esker gora egin eta hamargarren tokia lortu zuen.

Garaipena Scottie Scheffler estatubatuarrak erdietsi zuen Patrick Cantlay herrikidearekin berdinketa haustean irabazi eta gero. Guztira 268 kolpe behar izan zituen ibilbidea burutzeko, 16 par azpitik eta azken egunean 67 kolpeko txartelarekin amaitu zuen.

Hirugarren postua Xander Schauffele, Sahith Theegala eta Brooks Koepkarentzat izan zen.

Jon Rahm oso irregular egon da Phoenixeko Irekian, baina azken egunean oso fin ibili zen eta 67 kolpeko txartelarekin amaitu zuen; guztira 272, 12 par azpitik eta irabazlearengatik lau kolpera besterik ez.

Barrikako golf jokalariak munduko sailkapeneko lehen postuan jarraituko du.

Jon Rahm

Jon Rahm