Beste kirolak
Eskubaloia
Bidasoa Irunek eta Anaitasunak Kopako azken fasea jokatuko dute
EITB Media
Irungo taldeak galdu egin du Benidormen aurka (27-26) hirugarren kanporaketako itzuliko partida, baina joanekoa zazpi goleko errentarekin irabazi zuenez aurrera egin du. Nafarroako taldeak ere porrota jaso du Valladoliden kontra (24-26) itzulikoan, baina joanekoan sei goleko aldea erdietsi zuen.
-
Benidorm - Bidasoa Irun partidako jokaldi baten irudia. Argazkia: @CDBidasoaIrun
Bidasoa Irun eta Helvetia Anaitasuna euskal taldeek eskubaloiko Errege Kopako azken fasea jokatuko dute. Antequeran tituluagatik lehian ariko dira, hirugarren kanporaketako itzuliko partidak galdu egin dituzten arren.
Anaitasunak sei goleko errenta lortu zuen joaneko norgehiagokan (33-39), eta Recoletas Atletico Valladolid taldearen kontra etxean jokatu duen itzuliko neurketa galdu badu ere (24-26), azken faserako txartela lortu du.
Bestalde, Bidasoa Irunek ere porrota jaso du Benidormen aurka (27-26) etxetik kanpo jokatu duen itzuliko partidan. Hala ere, Irungo taldeak zazpi golengatik irabazi zuen joaneko norgehiagoka (33-36), eta aurrera egin du txapelketan.