Beste kirolak
BEIJING 2022
Haize bortitzak bertan behera utzi du Adur Etxezarretak jokatzekoa zen jaitsierako proba
EITB Media
Eskiatzaile nafarrak astelehenera arte itxaron beharko du lehiatzen hasteko.
-
Adur Etxezarreta. Argazkia: EFE
Adur Etxezarretak Beijingo Neguko Olinpiar Jokoekin zuen hitzordua Igande honetan, baina haize bortzitzak jaitsiera proba bertan behera geratzea eragin du.
Probaren hasiera ordua hiru aldiz atzeratu ostean antolatzaileek astelehenean jokatuko dela erabaki dute. Goizeko 12:00eatn jokatuko da (05:00etan, Euskal Herrian).
"Epaile teknikoek eta batzordeak atzeratzearen erabakia hartu dute. Helburua jaitsierako probaren segurtasuna bermatzea da eta bide batez eskiatzaile guztientzat berdintasuna bilatu eguraldiko baldintzetan", adierazi du Eskiko Nazioarteko Federazioak.
Aleksander Aamodt Kilde norvegiarrak osteguneko entrenamenduetan denborarik onena egin zuen eta Etxezarretak zazpigarrena, 54 ehunekoetara.