Beste kirolak
Finala
Rafa Nadalek bere 21. txapelketa handia irabazi du, Australiako Irekian gailenduta
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Medvedev errusiarrari bi seteko errenta irauli dio eta tenisaren historian 'Grand Slam' gehien irabazi dituen gizonezkoa da jada.
-
Rafa Nadal, 2022ko Australiako Irekiko txapelduna. Argazkia: Efe.
Rafa Nadalek Australiako Irekia irabazi du, denboraldiko lehen txapelketa handia, Daniil Medvedev errusiarraren aurkako finala irauli ostean: (2-6, 6-7(5), 6-4, 6-4, 7-5). Ondorioz, Menorcako tenislariak bere ibilbideko 21. txapelketa handia poltsikoratu du, gizonezkoen tenisaren historian beste inork lortu ez duena.
Final batean bi set iraultzen dituen lehen aldia da, baina Nadalek ez die estatistikei erreparatzen. Ausardia, adorea eta indarra erakutsi ditu Melbourneko kantxan. Hori dela eta, errusiarra, munduko bigarren jokalaria, bi set aurretik izan denean, Nadalek ez du amore eman.
Ia sei hilabete lesionatuta eman ostean, eta Roland Garrosen irabazi eta 476 egunera, Nadalek bere 21. Grand Slama irabazi du.
Another chapter is written ¿@RafaelNadal defeats Daniil Medvedev 2-6 6-7(5) 6-4 6-4 7-5 to win his second #AusOpen title in an epic lasting five hours and 24 minutes.
— #AusOpen (@AustralianOpen) January 30, 2022
°
¿: @wwos • @espn • @eurosport • @wowowtennis #AO2022 pic.twitter.com/OlMvhlGe6r
RAFA NADALEN 21 TXAPELKETA HANDIAK
Roland Garros, 13 txapelketa
2005ean: Mariano Puertari (ARG), 6-7 (6), 6-3, 6-1 eta 7-5.
2006an: Roger Federeri (SUI) 1-6, 6-1, 6-4 eta 7-6 (4).
2007an: Roger Federeri (SUI) 6-3, 4-6, 6-3 eta 6-4.
2008an: Roger Federeri (SUI) 6-1, 6-3 eta 6-0.
2010ean: Robin Soderlingi (SWE) 6-4, 6-2 eta 6-4.
2011n: Roger Federeri (SUI) 7-5, 7-6 (3), 5-7 eta 6-1.
2012an: Novak Djokovici (SRB) 6-4, 6-3, 2-6 eta 7-5.
2013an: David Ferreri (ESP) 6-3, 6-2 eta 6-3.
2014an: Novak Djokovici (SRB) 3-6, 7-5, 6-2 eta 6-4.
2017an: Stan Wawrinkari (SUI), 6-1, 6-4 eta 6-1.
2018an: Dominic Thiemi (AUT) 6-4, 6-3 eta 6-2.
2019an: Dominic Thiemi (AUT) 6-3, 5-7, 6-1 eta 6-1.
2020an: Novak Djokovici (SRB) 6-0, 6-2 eta 7-5.
AEBetako Irekia, 4 txapelketa
2010ean: Novak Djokovici (SRB) 6-4, 5-7, 6-4 eta 6-2.
2013an: Novak Djokovici (SRB) 6-2, 3-6, 6-4 eta 6-1.
2017an: Kevin Andersoni (RSA) 6-3, 6-3 eta 6-4.
2019an: Daniil Medvedevi (RUS) 7-5, 6-3, 5-7, 4-6 eta 6-4.
Wimbledon, bi txapelketa
2008an: Roger Federeri (SUI), 6-4, 6-4, 6-7 (5), 6-7 (8), 9-7.
2010ean: Tomas Berdychi (CZE), 6-3, 7-5, 6-4.
Australiako Irekia, bi txapelketa
2009an: Roger Federeri (SUI), 7-5, 3-6, 7-6 (3), 3-6, 6-2.
2022an: Daniil Medvedevi (RUS), 2-6, 6-7(5), 6-4, 6-4, 7-5.
GALDUTAKO FINALAK
Roland Garros: Jokatutako guztiak irabazi ditu.
AEBetako IREKIA
2011n: Novak Djokovicen aurka (SRB) 6-2, 6-4, 6-7 (3) eta 6-1.
Wimbledon:
2006an: Roger Federeren aurka (SUI) 6-0, 7-6 (5), 6-7 (2) eta 6-3.
2007an: Roger Federeren aurka (SUI) 7-6 (4), 3-6, 7-6 (3), 2-6 y 6-2.
2011n: Novak Djokovicen aurka (SRB) 6-4, 6-1, 1-6 yeta 6-3.
Australiako Irekia:
2012an: Novak Djokovicen aurka (SRB) 5-7, 6-4, 6-2, 6-7 (5) eta 7-5.
2014an: Stan Wawrinkaren aurka (SUI) 6-3, 6-2, 3-6 eta 6-3.
2017an: Roger Federeren aurka (SUI) 6-4, 3-6, 6-1, 3-6 eta 6-3.
2019an: Novak Djokovicen aurka (SRB) 6-3, 6-2 eta 6-3.