Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahmek hirugarren egin du Torrey Pinesen, azken zulora aukerekin iritsi ostean

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Garaipena Luke List estatubatuarrak erdietsi du, Will Zalatorisi berdinketa hausteko gailenduta.

  • Jon Rahm golf jokalaria

    Jon Rahm golf jokalaria. Argazkia: Efe.

Jon Rahmek gertu izan du garaipena Farmers Insurance Ameriketako PGAko zirkuituko txapelketan, azken jardunaldia 71 kolperekin amaituta. Orotara, 274 kolpe egin ditu  San Diegoko Torrey Pines Golf Course zelaian, Luke List irabazleak baino bat gehiago.

Rahm munduko lehen jokalariak ez du lortu San Diegon bigarrenez irabaztea txapelketako 70. urteurrenean. 2017an irabazi zuen titulua, azken jardunaldian 65 kolpe eginda, eta hura izan zen PGAn lortutako bere lehen garaipena.  

Barrikakoak aukerei eutsi die azken zulora arte, lehenengo zuloan, bosgarrenean eta hamabosgarrenean huts egin eta zazpigarrenean, zortzigarrenean eta bederatzigarrenean birdiak egin ostean. Azken bi zuloetara liderrarengandik bi kolpera iritsi da.

17. zuloa birdia egin eta kolpabakar batera jarri da, baina 18an parra egin eta garaipenak ihes egin dio. Azkenean hirugarren egin du, Cameron Tringale estatubatuarrarekin eta Jason Day australiarrarekin batera.

Berdinketa

Luke List eta Will Zalatoris estatubatuarrek berdinketa hautsi behar izan dute, azken 273 kolpera berdindu ostean (-15), eta Lista gailendu da azkenean.

Seattleko jokalariak 66 kolpeko txartela egin du azken jardunaldia, zazpi birdie eta bogey batekin. 18 posizio aurreratu ditu txapelketa hasi zenetik, PGAko bere lehen titulua irabazteko.