Beste kirolak
Snowboard, Munduko Kopa
Lucas Eguibar, bosgarren, Cortina d'Ampezzoko proban
EITB MEDIA
Donostiarrak, irteera txarra egin eta arazo teknikoak tarteko, ezin izan ditu finalerdiak igaro.
-
Lucas Eguibar
Lucas Eguibar, boardercrosseko munduko txapelduna, Cortina d'Ampezzon jokatzen ari den Munduko Kopako probako bosgarren tokian geratu da.
Martin Noerl alemaniarra izan da onena eta txapelduna.
Donostiarrak arazo teknikoak tarteko ezin izan ditu finalerdiak igaro eta finalerdietan laugarren geratu da. Ondorioz, bosgarren lekuagatik borrokatu eta lortu egin du azken jaitsiera bikaina eginda.
27 urteko boardercrossearrak bere azken proba jokatuko du Pekineko Olinpiar Jokoetara jo baino lehen.