Beste kirolak
Tenisa
Barty eta Collins, Australiako Irekiko finalistak
EITB Media
Ashleigh Barty eta Danielle Collins tenislariek jokatuko dute denboraldiko lehen Grand Slameko finala, larunbatean.
-
Ashleigh Barty, finalerdietan Madison Keys mendean hartu ostean. Argazkia: EFE
Ashleigh Barty australiarrak eta Danielle Collins estatubatuarrak jokatuko dute Australiako Irekiko finala urtarrilaren 29an, larunbatean. Denboraldiko lehen Grand Slama irabazteko aukera izango dute.
Barty munduko sailkapeneko lehen postuan dago, eta finalerako sailkapena lortu du, finalerdietan Madison Keys 6-1 eta 6-3 menderatuta. 'Etxean' jokatzen duen txapelketako finalerako txartela eskuratu du azkenean, 2019 eta 2021ean final-laurdenetara iritsi eta 2020an finalerdietan Australiako Irekiari agur esan ostean.
Bestalde, Collinsek, txapelketa irabazteko 29. faboritoak, Iga Swiatek (6-4, 6-1) kanporatu du finalerdietan, eta Grand Slam bateko final bat jokatuko du lehen aldiz.