Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Beste kirolak

Denboraldi batez

Dariel Garciak kontratua berritu du Bidasoa Irun taldearekin 2023ra arte

EITB Media

Kubako jokalariak denboraldi batez luzatu du Irungo klubarekin lotzen zuen kontratua. 2023ko ekainaren 30era arte jarraituko du taldean.

  • Dariel Garcia

    Dariel Garcia, Bidasoa Irun taldeko jokalaria. Argazkia: EITB Media

Dariel Garciak kontratua berritu du Bidasoa Irun taldearekin 2023ko ekainaren 30era arte, klubak astearte honetan (urtarrilak 25) jakinarazi duenez. Kubako jokalariak denboraldi batez luzatu du Gipuzkoako taldearekin lotzen zuen kontratua.

Garciak 26 urte ditu. Orain arte, ligako 13 partida jokatu ditu Bidasoarekin, eta 26 gol sartu ditu guztira. EHFren Europa Ligan 4 neurketa jokatu ditu Irungo taldearekin, eta 6 gol sartu ditu.

Jokalaria pozik azaldu da kontratua berritu ostean, eta klubari eskerrak eman dizkio beragan jarri duten konfiantzarengatik. "Orain arte bezala jarraitzea espero dut, taldeari laguntzen segitzeko", adierazi du Dariel Garciak.