Beste kirolak
Golfa, munduko sailkapena
Rahmek lehen postua sendotu du
EITB Media
Patrick Cantlayk hirugarren postua kendu dio Dustin Johnsoni munduko sailkapenean La Quintako txapelketa jokatuta.
-
Jon Rahm
Jon Rahm bizkaitarrak hamalaugarren egin du Kalifornian jokatu den La Quintako txapelketan.
Barrikako golf jokalaria ez da fin ibili, baina munduko sailkapenean bigarren den Collin Morikawa estatubatuarrak okerrago jokatu du (62. postuan geratu da) eta lidergoa sendotu egin du Rahmek.
9.2980 punturekin da munduko sailkapen nagusian eta Morikawak 8.4759 ditu.
Lehenengoen artean Patrick Cantlayk hirugarren postua kendu dio Dustin Johnsoni eta igoera adierazgarrienak Thomas Pieters belgikarrak, 69. postutik 31ra eta Rafael Cabrera espainiarrak, 161.etik 102.era, lortu dituzte.