Itxi

Beste kirolak

ERRUGBIA

Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalaria zendu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Amsterdamgo ospitale batean zegoen larunbataz geroztik, Espainiako selekzioak Herbehereen aurka jokatu zuen partidaren ostean ustekabeko istripu bat izan ondoren. Burezurreko traumatismo larria izan zuen. Ordutik, bere egoera kritikoa zen.

  • Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalari ohia. Iturria: Ordizia errgby taldea

    Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalari ohia. Iturria: Ordizia errgby taldea

Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalaria bart hil da, Espainiako Federazioak jakitera eman duenez. Amsterdamgo ospitale batean zegoen larunbataz geroztik, Espainiako selekzioak Herbehereen aurka jokatu zuen partidaren ostean ustekabeko istripu bat izan ondoren. 

Jokalariaren osasun egoera txarra zen. Leaumak ustekabeko eroriko bat izan zuen, eta hainbat metrotik erori zen. Ondorioz, buruko traumatismo larria izan zuen, eta astelehen honetan bertan ebakuntza egin behar zioten.

Ampo Ordiziaren bigarren lerroa Herbehereetako Europako Txapelketako partida jokatzeko deialdian sartu zen, baina azkenean ez zuen parte hartu.

32 urte zituen, jatorriz samoarra baina Aucklanden jaioa (Zeelanda Berria), iragan urrian egin zuen debuta Espainiako Selekzioarekin Italia A taldearen aurka, baina asteburu honetakoa partida ofizialtzat hartzen ez zenez, Leaumak ez zuen Herbehereen aurkako norgehiagokan parte hartu.

2018ko uztailean Ampo Ordiziak fitxatu zuen eta aurretik Auckland Union, Manukau Rovers, Mt Wellington, Papatoetoe eta Sydney Rays taldeetan jokatu zuen.