Beste kirolak
Bat Formula
Verstappen, munduko txapelduna, azken itzulian Hamilton aurreratu eta gero
EITB MEDIA
Herbeheretako lehen pilotua da Bat Formulako Munduko Txapelketa irabazten.
-
Max Verstappen (Red Bull), munduko txapelduna. Argazkia: EFE
Max Verstappen (Red Bull) da Bat Formulako txapeldun berria, Abu Dhabiko Sari Nagusiko Yas Marina zirkuituan garaipena erdietsi eta gero.
Lasterketaren azken itzulian, bigarren geratu den Lewis Hamilton (Mercedes) gainditu eta Munduko Txapelketa irabazi du Verstappenek; hirugarren postua Carlos Sainz (Ferrari) espainarrarentzat izan da.
Hamilton izan da gidari proban, bost itzuliren faltan Nicholas Latifi (Williams) kanadarraren istripuak segurtasun autoa pistan sartzea eragin duen arte. Lasterketa buelta baten faltan berrabiatu da eta Verstappenek zazpi aldiz munduko txapeldun izan dena garaitu du, bere lehen titulua ziurtatuz.
Igande honetan hirugarren amaitu ondoren, Sainzek bere seigarren podiuma sinatu du F1ean, laugarrena Ferrarirekin, eta bi postu igo ditu, Munduko Txapelketa bosgarren amaitzeko, bere ibilbide osoko emaitzarik onena.
PALMARESA
Lewis Hamilton (GBR) 2008, 2014, 2015, 2017, 2018, 2019 eta 2020
Michael Schumacher (DEU) 1994, 1995, 2000, 2001, 2002, 2003 eta 2004
Juan Manuel Fangio (ARG) 1951, 1954, 1955, 1956 eta 1957
Alain Prost (FRA) 1985, 1986, 1989 eta 1993
Sebastian Vettel (DEU) 2010, 2011, 2012 eta 2013
Max Verstappen (NLD) 2021
MAX VERSTAPPEN. WORLD CHAMPION!!!
— Formula 1 (@F1) December 12, 2021
A stunning season by an extraordinary talent#HistoryMade #F1 @Max33Verstappen pic.twitter.com/FxT9W69xJe