Beste kirolak
Liga Europea
Bidasoa Irunek galdu egin du Wislaren aurka, azken segundora arte borrokatuta
Agencias | EITB Media
Irungo taldeak 28-29ko emaitzarekin jaso du porrota EHF-ren Europa Ligako seigarren jardunaldiko partidan.
Bidasoa Irunek galdu egin du Orden Wisla Plocken aurka (28-29) astearte honetan Artalekun jokatu duen EHF-ren Europa Ligako multzoen faseko seigarren jardunaldiko partida. Azken bi asteetan txapelketa honetako bi neurketa atzeratu behar izan ditu Irungo taldeak, taldean covid-19 agerraldia egon baitzen.
Norgehiagokaren hasiera parekatua izan da (1-1, 2-2, 3-3, 4-4 eta 5-5), baina minutuak pasa ahala talde bisitaria nagusitzen hasi da, zuloa ireki du markagailuan, eta bost goleko abantailarekin iritsi da Wisla atsedenaldira (11-16).
Bigarren zatian erlaxatu egin da Poloniako taldea, eta Bidasoak ez du etsi. Pixkanaka, talde gipuzkoarra desabantaila murrizten hasi da, eta hiru golera hurbildu da (22-25). Amaierarako bi minutu falta zirenean lortu du Bidasoa Irunek lehia berdintzea (28-28). Gainera, azken minutuan irabazteko aukera izan du, baina ez du jokaldia ondo amaitu. Bukaerarako hiru segundo falta zirenean Wislak gola sartu eta partida irabazi du (28-29).
Fitxa teknikoa:
28.- Bidasoa Irun: Ledo (1) (Sierra) (Larrarte), Cavero (4), Rodrigo Salinas (5), Azkue (6), Victor Rodriguez (2), Adrian (2), Ander Ugarte (4), Zabala (2), Tesoriere (1), Leo Renaud, Da Silva, Mujika, Furundarena eta Nieto (1).
29.- Orden Wisla Plock: Morawski, Czaplinski, Dacko, Daszek (3), Jurecic, Komarzewski (2), Kosorotov (9), David Fernández, Krajewski (1), Tim Lucin (6), Mihic (3), Mindegia (1), Abel Serdio (2), Sunsja (1), Tercic, Witlowski eta Zhitnikov (1).
Epaileak: Denis Bolic eta Cristoph Urick (Austria). Victor Rodriguez, Da Silva, Tesoriere, Furundarena, Zabala (2), Sunsja (2), Krajewski (2), Tercic, Serdio eta Korosotov jokalariak egotzi dituzte.
Emitza bost minutuan behin: 2-2; 5-6; 5-10; 6-11; 9-14; 11-16 (atsedenaldia) 15-20; 17-22; 19-25; 23-26; 24-26; 28-29.