Beste kirolak
Snowboard paralinpikoa
Irati Idiakezek zilarrezko domina lortu du snowboardeko Landgraafeko Munduko Kopan
EITB Media
Getariako kirolaria txapeldunorde izan da banked slalom modalitateko desgaitasun fisikodunen SB-UL mailan. Monika Kotzian irabazlearengandik segundo bat baino gutxiagora geratu da.
-
Irati Idiazkez (2.), Monika Kotzian (irabazlea) eta Kiana Clay (3.). Argazkia: @FEDEDDF
Irati Idiakezek zilarrezko domina lortu du Landgraafeko (Herbehereak) snowboardeko Munduko Kopako banked slalom modalitatean, astelehen (azaroak 29) honetan.
Getariako (Gipuzkoa) 25 urteko kirolaria bigarren izan da Munduko Kopako proba honetako desgaitasun fisikodunen SB-UL mailan 44.33ko marka eginda, eta txapelduna izan den Monika Kotzian poloniarrarengandik (43.71) segundo bat baino gutxiagora geratu da. Kiana Clay estatubatuarra izan da hirugarren.
Iragan denboraldian Irati Idiakezek Pyhako (Finlandia) Munduko Kopako proba irabazi zuen, birritan bigarren postua eskuratu zuen Coleren (Italia), SB-UL mailako kirolari onenaren Kristalezko Globoa irabazi zuen, eta txapeldun izan zen Espainiako Txapelketan.