Beste kirolak
ATLETISMOA
Gebre eta Derseh etiopiarrek irabazi dute Donostiako Maratoia
I. G. | EITB MEDIA
Naroa Sagarna gipuzkoarra izan da helmuga zeharkatu duen lehen espainiarra ordu erdi geroago.
-
Meseret Gebre. Irudia: EFE
Kindie Derseh etiopiarra 42,195 kilometroen jabe egin da, pronostikoak hautsi ditu eta 5 urteko kenyar nagusitasunarekin amaitu du Donostiako Maratoia irabazi ondoren. Emakumeetan Meseret Gebrek bakarrik heldu da helmugara.
Faboritoek, afrikarrak denak, erritmo azkarra ezarri dute, Mohamed Ali hegoafrikarrak mugituta, Donostiako eguraldiari aurre eginez.
Dershek ustekabeko kaudimena eskaini du, gainerakoak atzean utziz, eta bakarrik egin die aurre azken kilometroei.
Emakumezkoen maratoiak aurreikuspen argiagoak bete ditu, hasieratik Meseret Gebre eta Zinak Senbeta etiopiarren arteko lehia izan baita.
Gebre bere herrikidearengandik ihes egiten saiatu da pare bat aldiz, azken kilometroetan lortu duen arte. Naroa Sagarna gipuzkoarra izan da helmuga zeharkatu duen lehen espainiarra ordu erdi geroago.
Donostiako Maratoiko sailkapena
Gizonezkoak
1.- Kindie Derseh (Eti.) 2:12:11 ordu
2.- Kibraon Weldemicael (Eri.) 1:33 minutura
3.- Yohannese Degefa (Eti.) 4:43 minutura
Emakumezkoak
1.- Meseret Gebre (Eti.) 2:27:33 ordu
2.- Zinah Senbeta (Eti.) 2:53 minutura
3.- Naroa Sagarna (Eus.) 28:13 minutura