Beste kirolak
Tenisa
Garbiñe Muguruzak WTA Finals txapelketako finalerdietako bat jokatuko du
EITB Media
Anett Kontaveit gainditu ondoren, Paula Badosa izango du aurkari finalerdietan.
-
Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE
Garbiñe Muguruzak Anett Kontaveit gainditu du igandean, 6-4 eta 6-4, WTA Finals txapelketan, eta finalerdietako bat jokatuko du, Paula Badosaren kontra, Mexikoko Guadalajara herrian jokatzen ari den torneoan.
Muguruzak amaiera jarri dio estoniarraren bolada onari (hamabi garaipen jarraian zeramatzan), eta finalerdietarako sailkatu da, Teotihuacan multzoan bigarren geratuta.
"Partidan dena zegoen jokoan. 'Round-robin' porrot batekin hastea ez zen batere ona izan, baina ondoren bi garaipen lortzeak eman dit finalerdietarako txartela, eta izugarria izan da. Kontaveiten aurkakoa txapelketa honetako nire partidarik onena izan da", esan du Muguruzak partidaren amaieran.
Muguruzak Paula Badosa izango du aurkari WTA Finals txapelketako finalerdietako partidan.