Beste kirolak
EHF-REN EUROPA LIGA
Bera Berak 6 goleko aldeari eman beharko dio buelta etxean (34-28)
EITB MEDIA
Atsedenaldian hiru goleko abantaila izan du Super Amara Bera Berak, baina bigarren zatian Ramnicu Valceak markagailua irauli egin du.
-
Bera Berak 6 goleko aldeari eman beharko dio buelta etxean (34-28)
Super Amara Bera Berak EHFren Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko aurretiko azken kanporaketaren joaneko partida jokatu du larunbat honetan Errumanian, Ramnicu Valcearen aurka.
Talde donostiarrak bikain hasi du partida (2-7) eta aldeko abantaila hori mantendu egin dute minutu askotan, baina etxeko taldea esnatu eta lehen zatiko azken minutuetan murriztu egin dute (12-12).
Imanol Alvarezen emakumeak erreakzionatu egin dute, eta atsedenaldira aurretik joan dira tarte politarekin (13-16).
Hala eta guztiz ere, bigarren zatian Ramnicu Valcear taldea gogotsu atera eta 18na jarri du laster markagailua. Lehen abantaila 20-19arekin izan dute errumaniarrek eta bigarren zatiko hamabosgarren minuturako 24-20 agintzen zuen etxeko taldeak.
Bera Berak behera egin du nabarmen eta orain Donostian erronka oso zaila izango du, 6 goleko aldeari buelta eman beharko baitiote gipuzkoarrek.
Fitxa teknikoa:
34 - Ramnicu Valcea: Hosu, Glibko (10, 3 penaltiz), Klikovac (1), Bucur, Florica (2), Batinovic, Liscevic (6), Mireya González (1), Florica (1), Elghaoui (8), Gorshenina (4), Levchenko (1), Dache, Roch, Rus, Lupei eta Dascalete.
28 - Super Amara Bera Bera: Hernández, Gil (2), Boada (2), Calvo (1), Polonio, Oliveira Fernandes (7), Etxeberria (4), Arrojeria (1), Menéndez, Boada (1), O´Mullony, Cesáreo (2), Ugartemendia, Hernández (4 penaltiz), Loidi (4 penaltiz), Moreno eta Bautista.
Epaileak: Anatoliy Novikov eta Valeriy Rozhkov (Ukraina). Liskevic, Gorshenina (2), Elghaoui, Bucur eta Etxeberria kanporatu dituzte.
Markagailua 5 minututik behin: 1-3; 2-7; 5-11; 8-12; 11-12 13-16- atsedenaldia- 17-18; 18-19; 23-20; 27-22; 28-24; 34-28.