Beste kirolak
Surfa
Punta Galeako olatu handien txapelketa aurkeztu dute Getxon
EITB MEDIA
Itxarote-denbora azaroaren 1ean abiatuko da eta martxoaren 1ean amaituko.
Laboral Kutxa Punta Galea Challengearen XV. edizioa aurkeztu dute gaur, Getxon.
Olatu handien nazioarteko surf-txapelketa covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz iaz izandako etenaldiaren ostean abiatuo dute. Proba horri argi berdea emango dion itxarote-denbora azaroaren 1ean abiatu eta martxoaren 1ean amaituko da. Bost hilabete izango dira, beraz, Galeako itsaslabarren inguruetara olatu handiak ekarriko dituzten baldintza meteorologikoak gerta daitezen.
Aurten 20.500 euro izango dira sarietan, inoiz izan den diru kopururik handiena, eta parte-hartzaileen artean azken irabazlea, Lucas Chianca, izatea espero dute, baita izen handiko beste asko; Alex Botelho, Antonio Laureano, Pierre Rollet, Nic Lamb eta Twiggy Baker, tartean.
Euskal ordezkaritza goi-mailakoa izango da Natxo Gonzelez, Aritz Aranburu etas Tito Ortegarekin.