Beste kirolak
Atariko fasetik
Emma Raducanu britainiarrak irabazi du Estatu Batuetako Irekia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
18 urteko jokalariak Leylah Fernandez kanadar gaztea gainditu du, aurreko fasetik helduta torneoko finalera.
-
Emma Raducanu. Argazkia: EFE
Emma Raducanu 18 urteko tenislari britainiarrak historia egin du Estatu Batuetako Irekian, Leylah Fernandez 19 urteko kanadarrari gailendu baitzaio finalean (6-4 eta 6-3). Hala, atariko fasetik txapelketa irabazteraino heldu den lehen jokalaria bihurtu da. Gainera, ez du set bakar bat ere galdu torneo osoan zehar.
Horrez gain, munduko sailkapenean 150. tokian zegoen Raducanu 1977az geroztik Grand Slameko txapelketa bat bereganatu duen lehendabiziko britainiarra bihurtu da. Urte hartan, Virginia Wadek Wimbledon irabazi zuen.
Era berean, britainiarra Grand Slam bateko txapeldunik gazteena da, Maria Sharapova errusiarrak 2004an 17 urterekin Wimbledon irabazi zuenetik.
Txapeldunak 2,5 milioi dolarreko saria jaso du, eta txapeldunordeak, 1,25 milioikoa.