Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Kerman Lejarraga, Europako superwelterreko txapeldun

EITB MEDIA

Bizkaitarrak historia egin du welter eta superwelter mailako txapelduna bilakatuz.

Kerman Lejarraga: ''Titulua Bilbon defendatu nahi dut''

Kerman Lejarraga boxeolaria Europako superwelter txapeldun berria da. 

Bart Bartzelonako Vall d'Hebron pabiloian jokatu zen borroka eta bertan Dylan Charrat frantziarra gainditu zuen Lejarragak epaileen erabakiari esker.

Biek euren estiloa erakutsi zuten lehen roundetik. Oso parekatua izan zen borrokaldia, baina aurrera joan ahala bizkaitarra geroz eta hobeto aritu zen eta puntuetara bazirudien irabazten ari zela.

10. roundean amaitu zen borroka. Charratek nahigabe burukada bat eman zion Lejarragari, odoletan hasi zen betazaletik eta epaileak borroka geldi behar izan zuen. Ondoren epaileek hartu zuten azken erabakia bilbotarraren alde.

Bizkaitarrak historia egin du welter eta superwelter mailako txapelduna bilakatuz.