Itxi

Beste kirolak

Finala

Bera Berak ezin izan du Elx gainditu Superkopako finalean (18-23)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bere historiako bigarren titulua da Elxekoentzat 11 hilabeteren buruan, aurreko denboraldian Erreginaren Kopa irabazi baitzuten.

  • Elche vs. Bera Bera

    Elche vs Bera Bera. Argazkia: @IberdrolaDHF

Elx taldeak eskubaloiko emakumezkoen Espainiako lehen Superkopa lortu du larunbat honetan, bere historiako bigarren titulua, Super Amara Bera Berari nagusitasunez irabazi ondoren (18-23).

Partida zehaztugabetasun askorekin hasi da bi taldeen partetik, eta markagailua ez da mugitu ia bosgarren minutura arte, Gabriela Bitolok Elxeren aldeko lehen gola sartu duen arte.

Super Amara Bera Bera ez zegoen eroso pistan, Elxekoek lau goleko aldea (3-7) lortzeko aukera aprobetxatu dute lehen zatiko erdialdera iritsi aurretik. Vicente Trueba Torrelavegako harmailetan zaleen babesa izan arren, donostiarrek ez zuten aldeak murrizteko modurik aurkitzen.

Bere defentsa bikainari eta Gabriela Bitolok eta Beatriz Escribanok erasoan egindako lan bikainari esker, Elx finala bideratzen ari zen eta sei goleko aldearekin joan da aldageletara (8-14).

Atsedenaldiaren ostean, Super Amara Bera Berak intentsitate handiagoa izan du defentsan, baina behartu gabeko akats ugari egiten jarraitu du, eta bere ahaleginak ez du markagailuko aldea murriztea ekarri. Ondorioz, partida bukatzeko laurden bat falta zela, Elx taldeak zazpi tantoko aldea zuen (12-19).

Joaquin Rocamoraren jokalariek errenta mantentzen jakin dute, bukaerako minutuak lasai samar jokatzeko, eta, azkenerako 18 eta 23ko emaitzarekin bereganatu dute Espainiako Suerkopa, azken 11 hilabeteetan bereganatzen duten bigarren garaikurra, Erreginaren Kopa irabazi eta gero.

 

Fitxa teknikoa:

18 - Super Amara Bera Bera(8+10): Alice Fernández (atezaina), Esther Arrojería (-), Alba Menéndez (-), June Loidi (2), Eli Cesáreo (-), Maitane Etxeberría (1) eta O'Mullony (1) eta Adriana Cardoso (2+4p) -hasierako zazpikoa- Maddi Aalla (atezaina), Laura Hernández (-), Malena Cavo (1), Cristina Polonio (3) y Mirene Moreno (-), Mariane Fernandes (-), Emma Boada (3) eta Sara Gil (1).

23 – Elx (14+9): Nicole Morales (atezaina), Celia Guilabert (-), Beatriz Escribano (3), Lysa Tchapchet (3), Ivet Musons (3), Gabriela Bitolo (4+2p) y Clara Gascó (2) -hasierako zazpikoa- Paula Vicente (atezaina), África Sempere (2), Nuria Andreu (1) y Lucia Guilabert (-), Paola Bernabé (-), Patricia Méndez (-), Ekaterina Zhukova (2), María Flores (1) eta Giselle Menéndez (-).

Markagailua bost minutuero: 0-1, 2-5, 3-7, 5-8, 6-11, 8-14 (atsedenaldia) 9-14, 11-17, 12-19, 13-21, 15-22 y 18-23 (amaiera).