Itxi

Beste kirolak

Tokio 2020

Alberto Munarriz brontzerik gabe geratu da waterpoloan, Espainiak Hungariarekin galduta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Nafarrak bi gol egin ditu baina aurkariak hobeto aritu dira eta domina hungariarrek irabazi dute (9-5).

1:36
Alberto Munarriz, waterpoloko jokalaria

Espainiako selekzioak ezin izan du bolada txarra eten, eta 25 urte daramatza jada olinpiar jokoetako podiumera igo barik. Oraingoan, laugarren geratu dira, brontzezko domina irabazteko partidan Hungariarekin 9 eta 5 galduta.

Alberto Munarriz nafarra neurketako protagonistetako bat izan da. Bi gol egin ditu, eta bera izan da, hain zuzen, Espainiako selekzioa markagailuan aurretik jarri duena norgehiagokaren hasieran (0-1).

Partida orekatua jokatu dute lehen minutuetan, eta 3-3 amaitu dute lehen partziala, Balasz Haraik azken segundoetan egindako golaren ondorioz. Atsedenaldian ere, berdinketa izan da markagailuan, 5-5.

Ondorengo minutuetan, Espainiak huts ugari egin ditu, eta, horri esker, Hungariak gol bateko errentarekin hasi du azken partziala (6-5). Hungariako atezainaren geldiketa bikainen laguntzarekin, hungariarrak 7-5 aurreratu dira, eta aldea handitu egin dute partida amaieran (9-5).

Fitxa teknikoa

9 - Hungaria: Nagy; Manhercz (1), Zalanki (1), Vamos (2), Jansik (1), Varga (1) eta Mezei; Angyal (1), Hosnyanszky (1), Pasztor, Erdelyi eta Harai (1).

5 - Espainia: López Pinedo; Munarriz (2), Granados, De Toro (1), Larumbe, Famera eta  Perrone (1); Sanahuja, Fran Fernández, Tahull (1), Mallarach eta Bustos.

Partzialak: 3-3, 2-2, 1-0 eta 3-0.