Itxi

Beste kirolak

Tokio 2020

Brontzezko domina da Gurbindo eta Aginagalderen hurrengo helburua Espainiak Danimarkaren aurka galdu ostean

A. B. E. | EITB Media

Eskubaloiko Espainiako selekzioak porrota jaso du Danimarkaren aurka finalerdietan Tokioko Olinpiar Jokoetan. Hurrengo partidan brontzezko domina izango dute helburu.

  • Espainia

    Espainiako selekzioko jokalariak Danimarkaren aurka porrota jaso ostean. Aargazkia: EFE

Espainiako eskubaloiko selekzioak porrota jaso du Danimarkaren aurka (23-27) Tokioko Olinpiar Jokoetako finalerdian ostegun honetan. Ondorioz, Espainiako selekzioarekin ari diren Eduardo Gurbindo eta Julen Aginagalde euskal jokalariek brontzezko domina lortzea izango dute helburu azken partidan.

Danimarkak ondo ekin dio neurketari eta Espainiari kosta egin zaio aurkariaren erasoak gelditzea. Pixkanaka, danimarkarrek zuloa ireki dute markagailuan (7-11) eta lau goleko abantailarekin iritsi dira atsedenaldira (10-14).

Bigarren zatiaren hasieran ere Danimarka izan da nagusi, eta aurretik lortutako errentari eustea lortu du (15-19). Baina, Espainiak ez du esti eta asko kosta zaion arren, bi golera gerturatu da (20-22), Espainiarrek gol bakarrera hurbiltzeko hainbat aukera alferrik galdu dituzte, nahiz eta azkenean lortu duten gol batera gerturatzea (21-22). Dena den, Danimarka larri ikusi denean, berriz maila onean jokatzen hasi da, eta azken txanpan hiru goleko abantaila lortuta (22-25), garaipena bideratuta utzi du. Espainiako selekzioa saiatu da desabantaila murrizten, baina Danimarka sendo mantendu da eta finalerako txartela lortu du (23-27).

Fitxa teknikoa:

23 - Espainia: Perez de Vargas; Sole (-), Gurbindo (-), Sanchez-Migallon (1), Gedeon Guardiola (-), Raul Entrerrios (2) eta Angel Fernandez (1) -hasierako taldeal- Corrales (o. a.), Maqueda (-), Alex Dujshebaev (5), Sarmiento (2), Figueras (5), Antonio Garcia (3) eta Aleix Gomez (4, 3p)

27 - Danimarka: Niklas Landin; Svan (1), Gidsel (5), Holm (1), Mikkel Hansen (12, 5p), Magnus Landin (1) eta Saugstrup (-) -hasierako taldeal- Moller (o. a.), Mollgaard (-), Mensah (4), Toft Hansen (2), Olsen (-), Johan Hansen (1) eta Andersson (-)

Emaitza bost minutuero: 1-2, 3-3, 5-7, 6-9, 7-11 eta 10-14 (atsedealdia) 12-14, 15-19, 18-21, 20-22, 21-23 eta 23-27 (amaiera).

Epaileak: Brunner eta Salah (SUI). Sole, Gedeon, Guardiola, Sarmiento eta Antonio Garcia Espainiako jokalariak kanporatu dituzte, baita Saugstrup eta Mollgaard Danimarkako jokalariak.