Itxi

Beste kirolak

Tokio 2020 | Eskubaloia

Eskubaloiko final-laurdenetatik kanpo geratu dira Ainhoa Hernandez eta Nerea Pena

I. R. | EITB Media

Errusiaren kontra 31-34 galduta, Hungariako taldearen garaipenak Olinpiar Jokoetatik kanpo utzi du Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioa.

1:29
Ainhoa Hernandez

Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak 31-34 galdu du Errusiaren aurka Olinpiar Jokoetako B multzoko ligaxkako bosgarren jardunaldian. Nerea Pena (Iruñea, 1989) hegala izan da berriro ere taldeko jokalari onenetako bat, sei gol sartuta; Ainhoa Hernandez (Barakaldo, 1994) pibotak ere partida jokatu du.

Partida galduta ere, Espainiako selekzioak aukerak zituen final-laurdenetara pasatzeko, baldin eta Suediak, multzoko lehenak, ez bazuen galtzen Hungariaren aurka. Bien arteko berdinketa ere balekoa zen Carlos Viverrek entrenatzen duen taldearentzat. Hala ere, ez da horrela gertatu, Hungariako taldeak 26-23 irabazi baitio Suediakoari, eta, ondorioz, Espainiako selekzioa dominen lehiatik kanpo geratu da.

Fitxa teknikoa:

31 - Espainia: Castellanos; Carmen Martín (3,1 penaltiz), Almudena Rodríguez (4), Ainhoa Hernández (-), Lara González (2), Alicia Fernández (3) eta Jennifer Gutiérrez (1) -hasierako taldea- Navarro (ordezko atezaina), Marta López (7), Eli Cesáreo (-), Pena (6, 2 penaltiz), Sole López (-), Arcos (2) eta Barbosa (3, 2 penaltiz).

34 - Errusiako Batzorde Olinpikoa: Sedoykina; Managarova (3), Vyakhireva (7), Dmitrieva (5), Bobrovnikova (1), Kuznetsova (4) y Makeeva (4) -ordezko atezaina- Kalinina (1), Gorshkova (-), Sen (2), Vedekhina (2 penaltiz), Fomina (1p), Ilina (4,3 penaltiz) eta Skorobogatchenko (-).

Markagailua bost minututik behin: 3-5, 6-7, 8-10, 11-16, 13-17 eta 17-18 (Atsedenaldia) 19-21, 20-25, 22-27, 26-30, 27-33 eta 31-34 (Amaiera).