Beste kirolak
Melbournen
Djokovicek Nadali irabazi dio Australiako Irekiaren finalean
Erredakzioa
Serbiarrak 5-7, 6-4, 6-2, 6-7 (5) eta 7-5 mendean hartu du Espainiako tenislaria. Gran Slameko historiako finalik luzeena izan da.
Novak Djokovic serbiarrak 5-7, 6-4, 6-2, 6-7 (5) eta 7-5 mendean hartu du Rafael Nadal Espainiako tenislaria Australiako Irekiaren finalean. Gran Slameko historiako finalik luzeena izan da.
Djokovicek garaipena lortu du Australiako Irekiaren ehungarren finalean. Norgehiagokan denetarik gertatu da eta zenbait puntuk partidaren norabidea aldatu dute. Azkenean detaile batzuk neurketa erabaki dute.
"Galtzea min gutxien eman didan finala izan da, ahal izan dudan guztia egin dudalako, borroka egin dut, jokalari paregabe baten aurka lehiatu naiz eta oso gertu izan naiz. Mugara eraman dut, 2011n ez nuen lortu, eta nik ere mugara eraman nau", azaldu du Nadalek partidaren ostean.
Bestalde, "bi irabazle" ez izatea deitoratu du Novak Djokovic tenislari serbiarrak. Biek "historia" egin dutela adierazi du serbiarrak.
Novak Djokovic serbiarrak 5-7, 6-4, 6-2, 6-7 (5) eta 7-5 mendean hartu du Rafael Nadal Espainiako tenislaria Australiako Irekiaren finalean. Gran Slameko historiako finalik luzeena izan da.Djokovicek garaipena lortu du Australiako Irekiaren ehungarren finalean. Norgehiagokan denetarik gertatu da eta zenbait puntuk partidaren norabidea aldatu dute. Azkenean detaile batzuk neurketa erabaki dute."Galtzea min gutxien eman didan finala izan da, ahal izan dudan guztia egin dudalako, borroka egin dut, jokalari paregabe baten aurka lehiatu naiz eta oso gertu izan naiz. Mugara eraman dut, 2011n ez nuen lortu, eta nik ere mugara eraman nau", azaldu du Nadalek partidaren ostean.Bestalde, "bi irabazle" ez izatea deitoratu du Novak Djokovic tenislari serbiarrak. Biek "historia" egin dutela adierazi du serbiarrak.