Itxi

Beste kirolak

AEBko Irekia

Rahm: "Oso bilbotarra izanda, irabaziko nuela ziur nengoela esango nizuke, noski"

EITB Media

Txikitan AEBko Irekia irabaztea pentsatuta zeukala gogoratu nahi izan du Barrikako golf jokalariak.

1:08
Jon Rahm

Jon Rahm golflariak bere lehen AEBko Irekia irabazi du Kaliforniako San Diegoko Torrey Pineseko ibilbideko azken bi zuloetan bi birdie ikusgarri egin ondoren.

"Duela hilabete pare bat ospitalean nengoen Kepa nire semearekin Athletic Errege Kopako finala jokatzen ikusten. Gero, Mastersera korrika joan eta ondo jokatu nuen. PGAn ondo ibili nintzen eta horrelako egun berezia behar nuen", adierazi du Jon Rahmek.

"Gertatutako guztiarekin, egun hau familiarentzat da, behar genuela uste dut. Hau familiarentzat da. Jende asko dago ondo pasatu ez duena. Ziur asko Corti izango zela  munduko kazetari zoriontsuena", gogoratu nahi izan du Rahmek 2021eko hasieran Covid-19agatik hildako Jose Manuel Cortizas El Correo egunkariko kirol-kazetaria zenaren omenez.

Jon Rahm

Jon Rahm

Louis Oosthuizen (-5) hegoafrikarrarekiko kolpe batengatik bere lehen US Opena irabazi ondoren Jon Rahmek (-6) txikitan AEBko Irekia irabaztea pentsatuta zeukala gogoratu nahi izan du: "oso bilbotarra izanda, irabaziko nuela ziur nengoela esango nizuke, noski". Ez naiz pertsona harroputza, baina beti konfiantza izan dut eta lorpen honetan beti sinistu egin dut".

"Beti itxaropentsu egon naiz, sinesten nuen eta banekien lor nezakeela", esan zuen azken bi zuloetan bi birdie ikusgarri jo ondoren.

"Larrabeako putteak izan dira kolpe horiek (jokatzen hasi zen golf zelaia) aldapekin eta jauziekin. Milaka aldiz eman ditut horrelako kolpeak eta gaur umea nintzenean amestu nuen garaipena lortu dut", gehitu du Rahmek.