Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahmen hasiera ona AEBko Irekian

EITB Media

Koronabirusa atzen utzi eta faboritotzat hartzen dute aditu askok.

Rahmen hasiera ona US Openean

Jon Rahmek azken txapelketa utzi behar izan zuen koronabirusak jota eta nahiz eta hasiera batean AEBko Irekia jokatzea arriskuan egon azkenean prestatzeko aukera izan eta gainera hasiera ona izan du.

Lehen jardunaldia ezin izan zuten bukatu argi eskasa zegoelako, halere, behin behineko liderra Russell Henley estatubatuarra da 67 kolperekin (-4). Ramhek bi kolpe par azpitik amaitu zuen ibilbidea, hots, 69rekin.

Golfeko adituen esanetan AEBko Irekia irabazteko hautagaia da Jon Rahm nahiz eta hasiera gorabeheratsua izan hiru birdie eta hiru bogey egin eta gero. Eguna amaitzear zegoela bi birdie egin eta par azpitik amaitu zuen, "lehiaketa hau par azpitik hasten zarenean albiste ona da eta horrela gertatu da gaur", adierazi zuen Barrikakoak.

Beraz, lehen eguneko sailkapenean Russell Henley eta Louis Oosthuizen daude goiko partean, biak 67 kolpeko txartelarekin.

Jon Rahm

Jon Rahm